2011-12-21

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON DANORI!

Ia ia Gabonatan gagoz eta Olentzero be eskolara etorriko jaku. Oraingo barikuan Olentzerori gutunak emongo deutsaguz eta beran bizimodua kontako deusku: non bizi dan, non egiten dauan lan...

Andereñoak be, hamendik, zoriondu gura deutsuegu.

ZORIONAK ETA URTE BARRI ON DANORI!
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin ikatz egitera
Aditu duanian, Jesus jaio dala
laisterka etorri da, berri ematea.
Horra, horra, gure Olentzero
pipa hortzetan dula eserita dago
kapoiak ere baitu arrautzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila arduakin.

GABONATAKO JAIALDIA

Gogoratzen deutsuegu bihar, Abenduak 22an, arratsaldeko 5etan Areto nagusian GABONATAKO JAIALDIA izango dala.

2011-12-16

HIESA EGUNA

Abenduak 1ean, Hiesa eguna ospatu gendun. Argazkian ikusten dan moduan giza katea egin gendun eskolatik goiko plazaraino. Gero, eskolara bueltatzean Hiesaren ezaugarri den lazo gorria osatu gendun 6. mailako ikasleekaz.


Sta Maria Eleizara irtenalditxoa

Kaixo guztiori!

Oraingo honetan Santa Maria Eleizako irtenaldiaren barri emoten deutsuegu. Eleizara joan gara Jaiotza ikustera. Oso polita dago argiak piztuta, errekak, eta abar. Hemendik gonbidatzen deutsuegu bertara joatera, benetan merezi dau eta!.



EUSKERA EGUNA

Abenduak 3an  herri mailan Euskera eguna ospatu zan baina, geuk be eskolan ospatu gendun baina, Abenduak 2an.

Aretoan euskerazko abestiak abestu genduzan eta giro oso polita sortu zan!



2011-12-01

ARMOSUA JATEN

Oraingo honetan, ikastetxean euki dogun armosuaren barri emoten deutsuegu. Begira, ze formal egon ziran eta ze ondo jan egin eben armosua danok alkarregaz. Laranja zumoa eta colacao-egaz, gailetak eta bizkotxoak jan genduzan...mmmmm...ze gozo!!







Jaten amaitu eta gero, zabor danak  euren edukiontzietara bota genduzan. Geuk be, birziklatzen dogulako!!


2011-11-29

5 URTEKOAK LURRASKAKO BASERRI ESKOLAN








Pasadan eguenean, azaroak 24ean, 5 urteko gelako umeak Lurraskako baserri eskolara joan ginan .
Bertan, animaliak eta landareak zuzenean ikusteko aukera izan eben eta arratsaldez erroskilak egiteko tailerrean  parte hartu eben.

2011-11-23

3 URTEKO GELAKOAK TALAN

3 Urteko gelakoak udazkeneko ezaugarriak landu eta gero, Talara joan gara udazkeneko ezaugarriak benetan behatzeko. Eta, orbelak batu doguz bebai, gelak apaintzeko eta eskulanak egiteko.
Hamen doaz irternaldiaren argazki batzuk.




2011-11-22

5 URTEKOAK TXATXARRAMENDIN


Azaroak 8an 5 urteko umeak Txatxarramendi uhartera joan ginan trenez, udazkeneko ezaugarriak zuzenean ezagutzera. Eguraldi zoragarria egin eban eta oso ondo pasatu gendun.

2011-11-18

4 URTEKOAK EROSKITIK ETA AZOKATIK




Pasadan martitzenean, Azaroak 15, Eroskira eta Azokara joan ginan.
Unitateko edukinak gelatik kanpo lantzeko aukera euki genduan eta aldi berean, "Erosketa berdea" Eskola Agenda 21eko aurtongo proposamena ere landu gendun.
Hemen daukazuez egun horretako argazki batzuk