2012-06-22

AMAITU DA...

Kurtsoa amaitu da eta blogaren bitartez Agur esan gura deutsuegu...

Atara armairuetatik bainujantziak eta prepara kremak etabar...Oporrak datoz eta danok hondartzara!!!

Laster ikusiko gara berriro...Irailak arte!!!!!!!  Muxu handi bat guztiori!

Ondo pasa, Mari Tomasa!!!!!!!!!




ESTIMULAZIO GOIZTIARRAREN OLINPIADAK

Oraingo honetan, Estimulazio Goiztiarraren ezibiziñoaren berri emotera etorri gara.

Ekainak 20an, gure geletan, Estimulazio Goiztiarraren ekintza eta jolas desbardinak egin genduzan. Gurasoak gonbidatu genduzan geure geletara etortzera geure egunerokotasunean egiten doguna ikusteko.

Gela bakoitzean jolas desbardinak egin ziran. Bitak aurkeztu genduzan: entziklopedikoak, matematikoak, irakurketa bitak... Bits guzti honeekaz geletan hainbat ekintza egiten doguz: Mapa kontzeptualak, irakurketa jolasak, irakurketa liburuak irakurtzen doguz, batuketak eta kenketak, usaimena lantzen dogu, musika klasikoko entzunaldiak....

Uste dogu, asko gustatu jatzuela eta hurrengoan etortzera animatzen zaituegu!!!













2012-06-13

KURTSO AMAIERAKO IRTEERA

Ekainak 1ean, Barikuan, Kurtso amaierako irteera izan genduan.

Goizean Gernikako Europako parkera joan ginan. Bertan, ahateak ikusi genduzan eta bertatik ibialditxo bat emon genduan.




  
Handik Sukarrietara joan ginan. Eguerdia jan genduan lasai lasai eta gero, bakoitzak ekarritako jostailuakaz jolasalditxo bat egin genduan.




  
Bitartean, andereño Aitziber eta Ama baten laguntzagaz, aurpegiak margotu geuntsen.
Eguraldi ederra egin eban kolunpioetan jolasten ibiltzeko, benetan egun zoragarria pasatu genduan!!!