2015-03-25

2015-03-16

HAUR HEZKUNTZAKO 5 URTEKO UMEAK LURRASKA BASERRI ESKOLAN

Pasadan eguaztenean, Martxoak 11an, 5 urteko gelatako umeak Lurraska Baserri Eskolara joan ziran. Geletan baserri inguruko gaiak jorratu ondoren, bertaratu ziran, landutako teoria praktikan jartzeko asmoz. Holan ere, negutegia eta ortuariak ikusi genduzan, etxabereak eta euren zaintza landu genduan eta azkenik, sukaldaritza tailer batetan ere, parte hartu genduan:erroskilen prestakuntzan. Zer esanik ere ez, umeek asko ikasi eta ikusi ebela eta hau dana natura zaintzeko eta baliosteko sentimenduak sortaraziz. Eskerrik asko Lurraskako monitore, sukaldari et laguntzaile guztiei, ondo hartu gaituelako! Hemen ikusi dozuez esandako guztia isladatzen dabezan argazki politak.