2012-06-22

ESTIMULAZIO GOIZTIARRAREN OLINPIADAK

Oraingo honetan, Estimulazio Goiztiarraren ezibiziñoaren berri emotera etorri gara.

Ekainak 20an, gure geletan, Estimulazio Goiztiarraren ekintza eta jolas desbardinak egin genduzan. Gurasoak gonbidatu genduzan geure geletara etortzera geure egunerokotasunean egiten doguna ikusteko.

Gela bakoitzean jolas desbardinak egin ziran. Bitak aurkeztu genduzan: entziklopedikoak, matematikoak, irakurketa bitak... Bits guzti honeekaz geletan hainbat ekintza egiten doguz: Mapa kontzeptualak, irakurketa jolasak, irakurketa liburuak irakurtzen doguz, batuketak eta kenketak, usaimena lantzen dogu, musika klasikoko entzunaldiak....

Uste dogu, asko gustatu jatzuela eta hurrengoan etortzera animatzen zaituegu!!!