2012-12-19

ZORIONAK ETA URTE BARRI ON DANORI!!!

Ia ia Gabonatan gagoz eta Olentzero be eskolara etorriko jaku. Oraingo barikuan Olentzero dator gure umeen eskutitzak batzera.

Andereñoak be, hamendik, zoriondu gura deutsuegu.

AI ZE GOZO!!! ARMOSUA JATEN

HH- KO UME GUZTIAK ARMOSUA JATERA JOAN GARA ESKOLAKO JANTOKIRA. ARMOSU OSASUNTSUA BULTZAKO ASMOZ JOAN GARA.
GAILETAK, BIZKOTXOAK... JAN DOGUZ.

BEITU, ZE FORMAL EGON ZIRAN ETA ZE ONDO JAN EBEN ARMOSUA DANAK  ALKARREGAZ.

AI ZE GOZO!!!


3 URTE!!


4 URTE!!


5 URTE!!






EUSKERA EGUNA

Abenduak 3an herri mailan Euskera eguna ospatu zan eta geuk be eskolan ospatu gendun.

Euskerazko abestiak abestu genduzan eta giro oso polita sortu zan!


2012-12-18

GABONETAKO JAIALDIA

Gogoratzen deutsuegu , Abenduak 20an, arratsaldeko 5etan Areto nagusian GABONATAKO JAIALDIA izango dala.

HH SANTA MARIA ELEIZAN JAIOTZA IKUSTEN!

HH- KO UMEAK , ABENDUAK 17 an eta 18 an, SANTA MARIA ELEIZARA JOAN DIRA GABONATAKO JAIOTZA IKUSTERA.
ASKO GUSTATU JAKE ETA OSO ONDO PASATU DOGU!



5 URTE!!!




 3 URTE!!!





2012-12-04

HH 5 URTE LURRASKA BASERRI ESKOLAN!

Pasadan azaroaren 28an, Haur hezkuntza 5 urteko umeak Lurraskako baserri eskolara (Ajangiz) joan ziran. Zaldietan ibili, erroskilak egin, animali desberdinak ikusi... egin eben.
Oso ondo pasatu eben, nahiz eta eguraldi txarra egin.
Hona hemen argazki batzuk!!!




2012-11-23

HH 5 URTE BERMEO EZAGUTZEN!

Pasadan barikuan, azaroak 16an, HH 5 urteko umeak Bermeo ezagutzera joan ziran, 2. unitateko gaiako edukinak lantzeko, beste batzuen artean: Herriko zerbitzu publikoak, dendak, toki esanguratsuenak... aztertu genduzan.
Eguraldiak asko lagundu eban eta lameran jolasalditxo bat egin ondoren, eskolara bueltatu ginan.
OSO ONDO PASATU EBEN!




2012-11-19

HH 3 URTE TALAN UDAZKENA LANTZEN!

Haur hezkuntza 3 urteko umeak Talara joan ziran, pasadan azaroak 15ean, udazkeneko ezaugarriak lantzera, bertan eskulanak egiteko eta gela apaintzeko orbelak batu ebezan.
Gero jolasalditxo bat egin eben Talan eguraldi ona zela eta.
Oso ondo pasatu eben.




HH 4 URTE TALAN ORBELAK BATZEN!

Haur hezkuntza 4 urteko umeak Talara joan ziran Udazkena eta Udazkeneko ezaugarriak lantzera, bertan gela apaintzeko orbelak batu ebezan. Gero jolasalditxo bat egin eben Talan eguraldi ona aprobetxatzeko. Oso ondo pasatu eben.



2012-11-09

HH 5 URTE SUKARRIETAKO TXATXARRAMENDI IRLAN!

Pasadan Urriaren 2an, Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrak, Sukarrietako Txatxarramendi irlara joan ziran, udazkena lantzera.
Bertan orbelak batu eta udazkeneko hainbat ezaugarri landu ebezan. Eguraldiak asko lagundu eban eta oso ondo pasatu eben. Hona hemen azgazki batzuk:



2012-10-15

IKASTURTEKO LEHEN OSPAKIZUNA!!!

Pasadan eguenan, urriak 11n, IKASTURTEKO LEHEN OSPAKIZUNA ospatu genuen. Ikasle, irakasle eta gurasoek parte hartu genuen. Eta gure aurtengo helburu orokorra, HARI BATEN PENTZURA, azaldu genuen. Hari hori berreraikitzeko konpromesua hartu genuelarik, ikastetxe komunitate guztiak.

ANIMO BA!!!! LORTU DAITEKE ETA!!!!









2012-10-01

IKASTURTEKO LEHEN EGUNAK!!!!

 
Ikasturteari hasiera emoteko, irailak 13an eta irailak 14ean, haur hezkuntza umeak talara joan
 
dira goiz pasa!!!!
 
 

HASI DA IKASTURTE BARRIA!!!!!!

2012- 2013 Ikasturte barria hasi dogu eta blogaren bitartez Ongi etorria emon gura deutsuegu...

Atara armairuetatik amatalak, edalontziak etabar... IKASTURTEA HASI DA!!!

Oraindik aurrera haur hezkuntzako umeak egiten dabezan jardueren berri emon deutsuegu blogaren

bitartez, pasadan urtean bezala!!!

ANIMO!!!! ETA ONGI ETORRI IKASTURTE BARRIRA!!!


 

2012-06-22

AMAITU DA...

Kurtsoa amaitu da eta blogaren bitartez Agur esan gura deutsuegu...

Atara armairuetatik bainujantziak eta prepara kremak etabar...Oporrak datoz eta danok hondartzara!!!

Laster ikusiko gara berriro...Irailak arte!!!!!!!  Muxu handi bat guztiori!

Ondo pasa, Mari Tomasa!!!!!!!!!




ESTIMULAZIO GOIZTIARRAREN OLINPIADAK

Oraingo honetan, Estimulazio Goiztiarraren ezibiziñoaren berri emotera etorri gara.

Ekainak 20an, gure geletan, Estimulazio Goiztiarraren ekintza eta jolas desbardinak egin genduzan. Gurasoak gonbidatu genduzan geure geletara etortzera geure egunerokotasunean egiten doguna ikusteko.

Gela bakoitzean jolas desbardinak egin ziran. Bitak aurkeztu genduzan: entziklopedikoak, matematikoak, irakurketa bitak... Bits guzti honeekaz geletan hainbat ekintza egiten doguz: Mapa kontzeptualak, irakurketa jolasak, irakurketa liburuak irakurtzen doguz, batuketak eta kenketak, usaimena lantzen dogu, musika klasikoko entzunaldiak....

Uste dogu, asko gustatu jatzuela eta hurrengoan etortzera animatzen zaituegu!!!













2012-06-13

KURTSO AMAIERAKO IRTEERA

Ekainak 1ean, Barikuan, Kurtso amaierako irteera izan genduan.

Goizean Gernikako Europako parkera joan ginan. Bertan, ahateak ikusi genduzan eta bertatik ibialditxo bat emon genduan.




  
Handik Sukarrietara joan ginan. Eguerdia jan genduan lasai lasai eta gero, bakoitzak ekarritako jostailuakaz jolasalditxo bat egin genduan.




  
Bitartean, andereño Aitziber eta Ama baten laguntzagaz, aurpegiak margotu geuntsen.
Eguraldi ederra egin eban kolunpioetan jolasten ibiltzeko, benetan egun zoragarria pasatu genduan!!!