2012-05-30

ALMIKEKO IRTEERA

Maiatzak 25ean, autobusa hartun eta Almikera joan ginen. Jakinda Maiatza Ama Mariaren hilabetea dala, Almikeko Ama birjinari be bisita bat egitera joan ginen.

Bertan, ospakizun txikitxo bat egin genduan, eskaera batzuk egin geuntsen eta eskerrak emoteko lora sorta eskeini geuntsan.

Gero, bertako kolunpio eta zelaietan apur baten jolastu genduan.

Eguraldiak be lagundu euskun aspaldiko partez!.





JOAKINA DEUNA EGUNA

Maiatzak 21ean, AMPAK antolatuta mago bat izan genduan geure eskolan.  Umeak oso ondo pasa ebien oso dibertigarria izan zelako.

Hurrengo egunean, Maiatzak 22an, Joakina Deunaren eguna ospatu genduan. Goizean euria egin ebanez ezin izan genduan mezatan parte hartu. Baina Lehen Hezkuntzakoak Santa Maria Eleizara joan ziran.

Lasterketa Solidarioa Lameran antolatuta egoan baina, eguraldia oso txarra egin ebanez ezin izan genduan ospatu. Hala ere, gu txikiok, eskolan mini lasterketa bat egin genduan.





Arratsaldean, Kiroldegian marrazki tailerra egin genduan. Hona hemen argazki batzuk!




Marrazkiak egin eta gero, Txokolatea bizkotxuekaz jatera joan ginen. MMMMMM....ZE GOZO!!!





2012-05-29

Arrain azoka


Pasadan barikuan, maiatzaren 18an, 5 urteko geletako umeak Arrain azokako karpara joan ginan. Bertan eskulanak egin genduzan. Opari batzuk be emon euskuen. Ez egoan eguraldi onik eta arin arin bueltatu ginan ikastetxera.

2012-05-08

LIBURU EGUNA ETA LIBURUTEGIRA IRTEERA

Apirilak 23an Liburu eguna izan zanez, Maiatzak 3 eta 4an Herriko Liburutegira joan gara.

Ipuinak irakurri aurretik, liburutegiko arauak birpasatu doguz; Liburutegian Ipuinak, cdak eta  pelikulak dagozala ikusteko aukera izan dogu. Gainera, ordenagailuaren erabilera zein den be ikasi dogu. 

Hona hemen egun horretako argazki batzuk...









2012-05-02

KIROL EGUNA

Nahiz eta eguraldi txarra egin arren, Apirilak 27an KIROL EGUNA ospatu genduan.

Aurten Londresen Joko olinpikoak ospatuko diranez, gure jolastokian joko olinpikoen aroak pertsonakaz antzeztu genduzan Kirol egunari hasiera emoteko. Gero, gelara joan gara ikastetxeko Kirol eguneko maskotaren marrazkia margotzera.



Ondoren, ekintza desbardinak egin genduzan: baloiakaz jolasten egon ginan, Sokatira saioak egin genduzan, Aroakaz jolasten ibili ginan...eta zelan ez, Kalinpan gugaz egon zan eskolan eta beragaz jolasten ibili ginan.




Ze ondo pasatu genduan!!!!!