2012-01-31

BAKE EGUNA


ABENDUAREN 30- ean Bake Eguna ospatu genduan ikastetxeko jolastokian. Bidaia zoragarria egin genduan munduko herrialde desberdinetatik. Ospakizun oso polita izan zan. Irakasleak, ikasleak eta gurasoak parte hartu genduan. Hemen argazki batzuk:




 

TXIPI

Hamen daukazue gure ikastetxeko  AGENDA 21- eko maskota berria. Bere izena TXIPI da, itsasoko txipiroia da. Agenda 21- ek sortu dauan maskota berria da eta hamen dozue beran argazkia zuek ere ezagutu daizuen. Umeei asko gustatu jake.


SIEP HH

URTARRILAREN 15ean SIEP- ko batzarra egon zan ikastetxean. Bertan irakasleen eta parte hartu eben gurasoen laguntzaz gai interesgarriak landu ziran.
ANIMATU ZAITEZE GAI OSO BALIAGARRIAK IZATEN DIRA ETA!!!!!!



KIDENDA


Alboan, Caritasek eta Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzak sustatutako Bidezko Merkataritzarako egitasmoa da Kidenda.
Hara zer lortu gura dauan ekimen honek:
  -Hegoaldeko herrialdeen garapenari lagundu, bidezko merkataritzako erakundeen  
   produktuak komertzializatuz.
  -Gizartea nazioarteko merkataritzaren, Iparralde-Hegoaldea hartuemonetan dauan
   eraginaren, bidezko merkataritzak eskeintzen dauan aukerearen eta kontsumo
   arduratsuaren alde egitearen inguruan sentsibilizatu.

Oro har, bidezko merkataritzako produktuak komertzializatu.
Urtarrilaren 23tik- 27ra ikastetxean izan genduan KIDENDA jolastokian. Hainbat produktu erosteko aukera izan genduan.




2012-01-16

OLENTZERO ETA ERREGEAK HELDU DIRA

Olentzero eta Erregeak heldu dira eta hainbat jostailu eta opari ekarri deutsiez gure ikastetxeko umeei. Guk ikastetxean egun pare baten jostailuekaz jolasteko aukerea izan doguz. Begiratu gelako lagun artean ze ondo pasatu daben ume danak!

3 urtekoak:



4 urtekoak:



5 urtekoak:




Gelatan jostailuekaz olgetan ibili ziran...