2012-04-25

ERRIGOITIN

Kaixo!

Bigarren hiruhilabete honetan, ikusten dozuenez, hainbat irteera egin doguz.
Errigoitira joan ginanean, eguraldiak larregi ez lagundu arren, ederto pasatu gendun. Etxabereak ikusiz gain, gaztaia egitearen prozesua ere behatu gendun, baita esnea ontzietan zelan sartzen eben.







Mmmmm! etxerako ere gaztai zati eder bat ekarri gendun, ze gozoooo!

2012-04-24

4 ETA 5 URTEKO IKASLEAK MADARIAGA DORRETXEAN








Pasa dan Martxoaren 23an eta 25ean Busturiko Madariaga Dorretxera joan ginan 4 eta 5 urteko gelatako umeak. Urdaibaiko biodibertsitatea ezagutzeko eta aztertzeko aukera ederra izan genduan eta gainera, jolasteko tartexo bat ere euki gendun. Benetan leku aproposa gure ingurune naturala ezagutzeko eta batez ere, maitatzeko eta zaintzeko!