2013-03-21

ANTZERKI SAIOAK IKUSTEN!!!!!!

Pasadan astean gure Haur Hezkuntzako ikasleek antzerki saio desbardinak ikusteko aukerea izan eben; alde batetik, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek antzezlan bi eskaini euskuezan:

LEHOI ERREGEA


SIRENATXOA


 IKUSKIZUNA ARRETAZ IKUSTEN


SAN FIDELEKUEK EGINDAKO ANTZERKI SAIOAK



ERRITMO DESBARDINEKO DANTZAK ERE EGIN GENDUAN!!!!!!!

ARAN - TXAN, -TXAN,
ARAN - TXAN, -TXAN,
GULI, GULI, GULI, GULI,
ARAN - TXAN, -TXAN!!!!!


GARIZUMAKO OSPAKIZUNA

Garizumako ospakizuna egiten otoitz lekura joan ginan eta geure BIHOTZA prestatzen ahalegindu ginan penitentzia ospakizunaren bitartez.


Penitentzian puztukien bitartez baloreak landu genduzan (baliogarria izatea, errespetua,...) Garizuman bihotza pozik eta garbi mantentzeko.



2013-03-20

GARIZUMA LANTZEN

Egunotan, ikastetxean Garizuma lantzen gagoz gelatan. Horretarako, gelatan bihotz handi bat jarri dogu, barruan hurrengo leloa irakurri daikegula: GARIZUMA, BIHOTZA BARRIZTEKO ALDIA DA. Egia esan danok daukagu zer barriztatu eta horretan ahalegintzen gara danok, bai irakasleak eta bai umeak. opor aurreko astean Penitentzi ospakizuna ere eukiko dogu umeekaz ikastetxeko otoitz lekuan. Eta oporretatik bueltan gatozela, Pazkoa ospatuko dogu. Hemen ikusi daikezue goian aipatutako bihotzaren sinboloa

.

2013-03-13

ZOZKETA SOLIDARIOA

Aurtengo proiektu solidarioa aurrera eroateko, Zozketa Solidarioa antolatzea erabaki dogu ikastetxean. Horretarako pasadan Otsailaren 26an, Fundazio Eguna ospatzen gagozala zozketa egin gendun ikastetxean.

Azkenean, zuen eskuzabaltasunari esker 6 sari banandu genduzan eta boletoak salduz, 1.345 euro lortu doguz Indiako Assan herrialderako.