2015-05-28

5 URTE PUZGARRIETAN

ATZO, MAIATZAK 27, IKASTETXEAN PUZGARRIAK IZAN GENDUZAN. ZE ONDO PASATU GENDUAN.









BERMEOKO GARRAIOBIDEAK

HH 5 URTEKO IKASLEAK GARRAIOBIDEEN UNITATEA LANTZEKO, BERMEOKO GARRAIOBIDE DESBERDINAK IKUSTEN JOAN ZIRAN. OSO ONDO PASATU EBEN PORTOKO ITSASONTZIAK IKUSTEN.



















2015-05-19

HAUR HEZKUNTZAKO UMEAK LIBURUTEGIAN


"Liburu eguna"ren inguruan, urteero, irteera bat antolatzen dogu herriko liburutegira. Irakurketarako zaletasuna umeengan suspertzea eta leku publikoetan izan beharreko arauak ezagutzea dira irteeraren helburuak.
Liburutegiko arduradunaren azalpenak entzun ondoren, liburuak irakurteko edota ikusteko aukerea izan genduan. Oso gustura egon ginen! 

















4 eta 5 URTEKO GELETAKO UMEAK MADARIAGA DORRETXEAN


Maiatza irteerak egiteko aldi aproposa izaten da eta eguraldi ona aprobetxatuz, 4 eta 5 urteko geletako umeak Madariaga Dorretxera joan ziran. Bertan,  “Biodibertsitatea” eskola programa didaktikoa landu eben. Bisita gidatua izan eben, dorretxeko monitoreen eskutik. Oso ondo pasatu eben eta aldi berean gauza asko ikasteko aukerea izan eben  oso modu dibertigarrian.















5 URTEKO UMEAK ZINEMAN.

Urtero moduan, 5 urteko geletako umeak, Nestor Basterretxea zinema aretora joan ziran pelikula bat ikustera. Oso ondo pasa eben. Pelikula euren gustukoa izan zan eta ikusi ondoren gelan lantzeko aukerea izan eben, bertan emondako materialei esker.